Kaligrafia tresna Inkscape-eko tresna zoragarrien artean dago. Tutorial honek tresnaren erabileraz jabetzen lagunduko dizu, baita Kaligrafi-artearen oinarrizko teknikak aurkeztu ere.
Ktrl+Geziak, saguaren gurpila edo saguaren erdiko botoiarekin arrastatu erabili orrian beheruntz mugitzeko. Objektuen sorrera, hautapena eta eraldaketaren oinarrientzako ikusi Oinarrizko tutoriala menuan.
Historia eta Estiloak
Hiztegiko definizioaren arabera, kaligrafia “idazkera ederra” edo “idazkera bidezko edo elegantea” esan nahi du. Oinarrian, kaligrafia eskuz eder edo elegante idaztearen artea da. Beldurgarria irudi daiteke, baina praktika apur batekin, edonor nagusitu ditzake arte honen oinarriak.
Lehenbiziko kaligrafiaren formak leizegizonen irudietaraino garamatza. KO 1440. urterarte, inprimatutako testuak hedatzen hasi baino lehen, kaligrafia liburu eta argitalpenak egiteko modua zen. Eskribauak eskuz idatzi behar zituen liburu edo argitalpenen kopia bakoitza. Eskuz idaztea luma eta tintarekin aberelarru edo pergamino bezalako materialen gainean egiten zen. Garai haietan erabilitako letra-moten artean “Rustic”, Karolingio, “Blackletter” eta abar zeuden. Litekeena da gaur egun pertsona normal batek kaligrafiarekin edukiko duen harreman ohizkoena ezkontza gonbidapenak izatea.
Hona hemen kaligrafiako hiru estilo nagusiak:
-
Mendebaldekoa edo Erromanikoa
-
Arabiarra
-
Txinatarra edo Ekialdekoa
Tutorial hau Mendebaldeko kaligrafian oinarritzen da batez ere, beste bi estiloek oraingo Kaligrafia tresnaren erabileratik at gelditzen den brotxa bat erabili ohi dutelako (boladun luma bat erabili ordez).
Eskribauekin alderatuta dugun abantaila nagusietako bat komandoa da: Akats bat eginez gero ez da orri guztia zapuzten. Inkscape-ko Kaligrafia tresnak betiko luma-eta-tintarekin ezinezkoak diren teknika batzuk ahalmentzen ditu.
Hardwarea
Emaitza hoberenak tableta eta lumak (Wacom, adibidez) erabiliz lortzen dira. Gure tresnaren malgutasunari esker, sagua soilik dutenek ere sor ditzakete kaligrafia korapilatsu batzuk, nahiz eta zailtasunak izan trazu ekorketa azkarrak sortzeko.
Inkscapek tablet-lumen presio sentikortasuna eta okerdura sentikortasuna erabil ditzake. Sentikortasun funtzioak defektuz ezgaituta daude, konfiguratu behar direlako. Baita, kontutan eduki luma batekin sortutako kaligrafiek ez dutela brotxa batekin egindakoak haina presio sentikortasunik.
Tablet bat izanik sentikortasun gaitasunak erabili nahi izanez gero, dispositiboa konfiguratu beharko duzu. Konfigurazio hau behin bakarrik burutu behar da, eta ezarpenak gordetzen dira. Tableta konektatuta izan behar duzu Inkscape abiatu baino lehen, ondoren Fitxategia menuan dagoen Sarrerako gailuak... dialogoa irekiz. Dialogo honen bidez zure tablet-lumaren gustuko dispositiboa eta ezarpenak zehaz ditzakezu. Azkenik, ezarpen hauek zehaztu ondoren, ireki Kaligrafia tresna eta tresna barran presio eta okerdurarentzako botoiak gaitu. Hemendik aurrera Inkscape-k hobespen hauek gogoratuko ditu abiaraztean.
Inkscape-ren kaligrafi luma trazuaren abiadurarekiko sentikorra izan daiteke (ikusi “Mehetzea” beherago), beraz sagua erabiltzen bazabiltza ziur aski parametro honi zero balioa eman nahiko diozu.
Kaligrafia Tresnaren Ezarpenak
Switch to the Calligraphy tool by pressing Ctrl+F6, pressing the C key, or by clicking on its toolbar button. On the top toolbar, you will notice there are 8 options: Width & Thinning; Angle & Fixation; Caps; Tremor, Wiggle & Mass. There are also two buttons to toggle tablet Pressure and Tilt sensitivity on and off (for drawing tablets).
Zabalera eta Mehetzea
Ezarpen bikote honek zure lumaren zabalera kontrolatzen du. Zabalera 1etik 100ra joan daiteke, eta (defektuz) editatzeko leihoaren tamainarekiko erlatiboa da, baina zoomarekiko askea. Honek zentzua du, kaligrafian “neurtzeko unitatea” zure eskuko mugimenduaren araberakoa delako; horregatik lagungarria da lumaren bolaren zabalera zure “marrazketa taula”rekiko konstante mantentzea, zoomaren menpe egongo liratekeen unitate errealetan baino. jokaera hau hala ere hautazkoa da, zooma kontutan hartu gabe unitate absolutuak nahiago dituztenek aldatzea dutelarik. Modu honetara aldatzeko erabili Hobespenak horriko (tresna botoian birritan klikatuz ireki dezakezu) kontrol-laukia.
Lumaren zabalera askotan aldatzen denez, balioa aldatzeko tresna-barrara joan ordez ezker eta eskubi geziak erabil ditzakezu edo presio sentikortasuna duen tablet batekin. Tekla hauen gauzarik hoberena marrazten zauden bitartean erabil daitezkeela da, trazu baten erdian lumaren zabalera gradualki alda dezakezularik:
Pen width may also depend on the velocity, as controlled by the thinning parameter. This parameter can take values from -100 to 100; zero means the width is independent of velocity, positive values make faster strokes thinner, negative values make faster strokes broader. The default of 0.1 means moderate thinning of fast strokes. Here are a few examples, all drawn with width=20 and angle=90:
For fun, set Width and Thinning both to 100 (maximum) and draw with jerky movements to get strangely naturalistic, neuron-like shapes:
Angelua eta Orientazioa
Zabaleraren ondoren, angelua kaligrafiako parametrorik garrantzitsuena da. Zure lumaren angelua adierazten du gradutan, 0tik (horizontala) 90 (bertikala erlojuaren kontrako norantzan) edo -90 (bertikala erlojuaren norantzan) gradutara aldatzen delarik. Ohar zaitez tablet baten okerdura sentikortasuna gaitzen baduzu parametro hau grisa egongo dela eta angelua lumaren okerduraren araberakoa izango dela.
Each traditional calligraphy style has its own prevalent pen angle. For example, the Uncial hand uses the angle of 25 degrees. More complex hands and more experienced calligraphers will often vary the angle while drawing, and Inkscape makes this possible by pressing up and down arrow keys or with a tablet that supports the tilt sensitivity feature. For beginning calligraphy lessons, however, keeping the angle constant will work best. Here are examples of strokes drawn at different angles (fixation = 100):
Ikus dezakezunez, trazu meheena angeluarekiko paralelo marraztean lortzen da, eta lodiena perpendikularki marraztean. Angelu positiboak naturalenak dira eta ohizkoak eskuineko eskuko kaligrafientzat.
The level of contrast between the thinnest and the thickest is controlled by the fixation parameter. The value of 100 means that the angle is always constant, as set in the Angle field. Decreasing fixation lets the pen turn a little against the direction of the stroke. With fixation=0, pen rotates freely to be always perpendicular to the stroke, and Angle has no effect anymore:
Tipografiaren ikuspegitik, orientazio maximoa eta beraz trazuaren zabalera kontrasterik handiena (goian ezkerrean) aintzinako serif letra-moldeen ezaugarria da, Times edo Bodoni adibidez (letra-molde hauek historikoki luma finkoko kaligrafiaren kopia bat zirelako). Zero orientazioa eta zabalera kontrasterik gabe (goian eskuinean), bestalde, Helvetica bezalako san serif letra-molde modernoak gogorarazten ditu.
Dardara
Dardarak trazu kaligrafikoei itxura naturalago bat emateko pentsatuta dago. Dardararen balioa Kontrol barran zehaz daiteke 0.0tik 1.0rako tartean. Zure trazuetan eragina izango du makurdura txiki batetik orban basati bateraino. Honek izugarri handitzen ditu tresna honen sormen ahalmena.
Wiggle & Mass
Zabalera eta angelua ez bezala, azkeneko bi parametro hauek tresnaren “antzematean” eragiten dute irteera bisualean baino. Beraz ez da irudirik egongo atal honetan; horren ordez zuk zeuk saiatu ideia hobea egiteko.
Wiggle is the resistance of the paper to the movement of the pen. The default is at minimum (0), and increasing this parameter makes paper “slippery”: if the mass is big, the pen tends to run away on sharp turns; if the mass is zero, high wiggle makes the pen to wiggle wildly.
In physics, mass is what causes inertia; the higher the mass of the Inkscape calligraphy tool, the more it lags behind your mouse pointer and the more it smoothes out sharp turns and quick jerks in your stroke. By default this value is quite small (2) so that the tool is fast and responsive, but you can increase mass to get slower and smoother pen.
Kaligrafia adibideak
Jadanik tresnaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen dituzunez, benetako kaligrafia sortzeko momentua heldu da. Arte honetan berria bazara, kaligrafiari buruzko liburu on bat bilatu eta ikasi Inkscape-rekin. Atal honek adibide xume batzuk bakarrik erakusten ditu.
Lehengo eta behin, hizkiak egiteko, gida pare bat sortu beharko dituzu. Estilo oker edo etzanean idaztera bazoaz, okertutako gida batzuk gehitu aurreko bi gidei, adibidez:
Ondoren zoom egin giden arteko altuera zure eskuaren mugimendu naturalera egokitu arte, zabalera eta angelua zehaztu, eta hastera goaz!
Probably the first thing you would do as a beginner calligrapher is practice the basic elements of letters — vertical and horizontal stems, round strokes, slanted stems. Here are some letter elements for the Uncial hand:
Hainbat trikimailu erabilgarri:
-
Zure eskua tabletean eroso badago, ez mugitu. Horren ordez hizki bakoitza bukatu ondoren ohiala mugitu (Ktrl+geziak teklak) ezkerreko eskuarekin.
-
Zure azken trazua txarra baldin bada, desegin ezazu (Ktrl+Z). Hala ere, forma egokia bada baina posizioa edo tamaina apur bat tokiz kanpo badaude, hobe da momentu batean Hautatzaile tresna erabiltzea (Zuriunea) eta behar beste mugitze/eskalatzea/biratzea (sagua edo teklatua erabiliz). Bukatzean Zuriunea sakatu berriro Kaligrafia tresnara itzultzeko.
-
Hitz bat bukatzean, Hautatzaile tresnara joan berriro eta enborren berdintasuna eta hizkien arteko tartea findu. Ez gehiegi landu, hala ere; kaligrafia onek eskuzko idazkeraren irregulartasun apur bat mantentzen dute. Sahiestu hizkiak eta hizkien elementuak kopiatzeko tentazioa; trazu bakoitza originala izan behar du.
Eta hemen dituzu hizki oso batzuen adibideak:
Ondorioak
Kaligrafia ez da jostagarria bakarrik, espiritualtasun handiko arte bat da, ikusi eta egiten duzun guztiaren ikuspegia alda dezake. Inkscape-ren kaligrafia tresna sarrera xume bat baino ez da. Hala ere jolasteko aproposa da eta benetako diseinuetan erabilgarria izan daiteke. Gozatu!