Follow us on:

Home

Inkscape tutorial: Oinarrizkoa

Tutorial honek Inskcape-ri buruzko oinarrizko ezagutzak aurkezten ditu. Inkscape-ko dokumentu normal bat da, ireki, editatu, kopiatu edo gorde dezakezuna.

Oinarrizko tutorialak oihal nabigazioa, dokumentuen kudeaketa, formen tresnen oinarriak, hautapen teknikak, hautatzailearekin objektuen eraldaketa, elkarketak, betetzea eta trazatzea, lerrokatzea eta z-ordena lantzen ditu. Gai aurreratuagoetarako Laguntza menuan dauden beste tutorialak ikusi.

Oihalean zehar mugitzen

Dokumentuaren oihalean zehar mugitzeko modu asko daude. Froga itzazu Ktrl+geziak teklak teklatuarekin mugitzeko. (Saiatu orain dokumentu honetan beherantz mugitzen.) Saguaren erdiko botoia erabili dezakezu baita ere. Korritze barrak ere erabil ditzakezu (sakatu Ktrl+B hauek ikusi edo ezkutatzeko). Saguaren gurpila ere erabil daiteke bertikalki mugitzeko; sakatu Shift eta gurpila biratu horizontalki mugitzeko.

Hurbiltzen eta urruntzen

Zoom egiteko modu errazena - eta + (edo =) teklak erabiltzea da. Ktrl+erdiko botoia edo Ktrl+eskuineko botoia hurbiltzeko, Shift+erdiko botoia edo Shift+eskuineko botoia urruntzeko erabil ditzakezu baita ere, edo saguaren gurpila biratu Ktrl-ekin. Bestela ere, zoom-a zehazteko eremuan klik egin dezakezu (dokumentuaren leihoko eskuin-azpialdean), balio zehatz bat sartu ehunekotan eta Enter sakatu. Zoom tresna ere badugu (ezkerraldeko tresna barran) zonalde batera hurbiltzea ahalbidetzen dizuna bere inguruan arrastatuz.

Inkscape-k saio honetan erabili dituzun zoom mailen historia ere gordetzen du. Sakatu ` tekla aurreko zoom-era joateko, edo Shift+` hurrengora joateko.

Inkscape tresnak

Ezkerrean dagoen tresna-barra bertikalak Inkscape-k dituen marrazketa eta edizio tresnak erakusten ditu. Leihoaren goialdean, menuaren azpian, Komando-barra dago, komando botoi orokorrekin. Baita Tresna-kontrolen panela, tresna konkretu bakoitza kontrolatzeko botoi ezberdinekin. Leihoaren azpialdean dagoen Egoera barrak aholku eta mezu erabilgarriak erakutsiko dizkizu lana aurreratu ahala.

Teklatuko lasterbideen bidez ekintza asko burutu daitezke. Erreferentzia osoa ikusteko ireki Laguntza > Teklen eta saguaren erreferentzia.

Dokumentuak sortzen eta maneiatzen

Erabili Fitxategia > Berria edo sakatu Ktrl+N dokumentu huts berri bat sortzeko. Jadanik existitzen den SVG dokumentu bat irekitzeko, erabili Fitxategia > Ireki (Ktrl+O). Gordetzeko, erabili Fitxategia > Gorde (Ktrl+S), edo Gorde honela (Shift+Ktrl+S) izen berri batekin gordetzeko. (Inkscape oraindik ezegonkorra izan daiteke, askotan gordetzeaz gogora zaitez!)

Inkscape-k SVG (Scalable Vector Graphics) formatua erabiltzen du bere fitxategientzako. SVG estandar irekia da, software grafiko askok landu dezaketena. SVG fitxategiak XMLn oinarrituta daude eta edozein testu edo XML editoreekin aldatu daiteke (Inkscape-z aparte, noski). SVGz aparte, Inkscape-k beste formatu asko inportatu eta esportatu ditzake (EPS, PNG).

Inkscape opens a separate document window for each document. You can navigate among them using your window manager (e.g. by Alt+Tab), or you can use the Inkscape shortcut, Ctrl+Tab, which will cycle through all open document windows. (Create a new document now and switch between it and this document for practice.) Note: Inkscape treats these windows like tabs in a web browser, this means the Ctrl+Tab shortcut only works with documents running in the same process. If you open multiple files from a file browser or launch more than one Inkscape process from an icon it will not work.

Formak sortzen

Forma eder batzuentzako garaia! Klikatu tresna barran dagoen Laukizuzen tresnan (edo F4 sakatu). Klikatu eta arrastatu, bai dokumentu berri batean bai hementxe bertan:

An example image

As you can see, default rectangles come up blue, with a black stroke (outline), and fully opaque. We'll see how to change that below. With other tools, you can also create ellipses, stars, and spirals:

An example image

Tresna guzti hauei formen tresnak deritzo. Sortzen duzun forma bakoitzak diamante itxurako heldulekuak erakusten ditu; saiatu hauek arrastatzen formak nola erantzuten duen ikusteko. Forma tresna baten kontrol-panela formaren itxura fintzeko beste modu bat da; kontrol hauek une honetan aukeratuta dagoen formari eragiten dio (heldulekuak erakusten dituena) eta defektuzko balioak ezartzen ditu sortzen diren forma berrientzako.

Zure azken ekintza desegiteko, Ktrl+Z sakatu. (Bestela, iritziz berriro aldatuz gero, desegindakoa berregin dezakezu Shift+Ktrl+Z sakatuz.)

Mugitzen, eskalatzen, biratzen

Inkscape-n gehien erabiltzen den tresna Hautatzailea da. Sakatu tresna-barraren lehenbiziko botoia (gezia duena), edo sakatu F1 edo Zuriunea. Oihalean edozein objektu aukera dezakezu orain. Sakatu azpiko laukizuzenean.

An example image

Objektuaren inguruan zortzi helduleku agertuko dira, gezi formakoak. Orain zera egin dezakezu:

Laukizuzenean berriro klikatu. Heldulekuak aldatzen dira. Orain zera egin dezakezu:

Hautatzailearekin gaudela, Kontrol-barran (oihalaren gainean) dauden zenbakizko kontrolak erabil daitezke aukeraketaren koordenatu (X eta Y) edo tamaina (A eta Z) zehatzak adierazteko.

Teklekin itxuraldatuz

Inkscape beste editore bektorialetatik bereizten duen ezaugarrietariko bat teklatuaren atzigarritasunean jartzen duen enfasia da. Zaila izango da teklatuarekin egin ezin daitekeen komando edo ekintzaren bat topatzea. Objektuak transformatzea ez da salbuespen bat.

You can use the keyboard to move (arrow keys), scale (< and > keys), and rotate ([ and ] keys) objects. Default moves and scales are by 2 px; with Shift, you move by 10 times that. Ctrl+> and Ctrl+< scale up or down to 200% or 50% of the original, respectively. Default rotates are by 15 degrees; with Ctrl, you rotate by 90 degrees.

Hala ere, erabilgarrienak Alt eta transformazio teklen bidez egiten diren pixel-tamainako transformazioak izan daitezke. Adibidez, Alt+geziek aukeraketa pixel batean mugituko dute uneko zoomean (hau da, pantailako pixel 1, ez nahastu SVGk erabiltzen duen px luzera unitatearekin, zoomarekin erlaziorik ez duena). Honek esan nahi du zoom eginez gero, Alt+gezi batek mugimendu absolutu txikiago bat burutuko duela, pantailan pixel bakar bateko mugimendua dirudien arren. Hau dela eta objektuak zehaztasun arbitrarioarekin koka daitezke zoomaren bidez behar beste hurbilduz edo urrunduz.

Modu berean, Alt+> eta Alt+< aukeraketa eskalatzen dute antzematen zaion tamaina pixel batean aldatzen delarik. Alt+[ eta Alt+] aukeraketa biratzen dute zentrotik urrunen dagoen puntua pixel batean mugituz.

Oharra: Linux-eko erabiltzaileek espero ez diren emaitzak lor ditzakete Alt+gezia eta bestelako lasterbideak erabiltzean, Leiho Kudeatzaileak erabiltzen dituelako. Leiho kudeatzailearen lasterbideak aldatzea izan liteke soluzio bat.

Aukeraketa anitzak

Shift+click erabiliz nahi beste objektu batera aukera daitezke. Baita, aukeratu nahi dituzun objektuen inguruan arrastatu dezakezu; honi liga aukeraketa deritzo. (Hautatzaileak liga sortzen du toki huts batetik arrastatzean; dena dela, Shift sakatzen baduzu arrastatzen hasi baino lehen, Inkscape-k beti sortuko du liga.) Praktikatu azpiko hiru formak aukeratuz:

An example image

Orain, liga erabili (arrastatuz edo Shift+arrastatuz) bi elipseak aukeratzeko laukizuzena aukeratu gabe:

An example image

Aukeraketa baten objektu bakoitzak aukeraketaren aztarna bat erakusten du — marratxodun marko laukizuzen bat, berez. Aztarna hauek erraza egiten dute begirada batean ikustea zer dagoen aukeratuta eta zer ez. Adibidez, bi elipseak eta laukizuzena aukeratuta, aztarnarik gabe zaila izango litzateke elipseak aukeratuta dauden ala ez jakitea.

Aukeratutako objektu batean Shift+klikatuz aukeraketatik kentzen da. Aukeratu goiko hiru objektuak eta Shift+klik erabili bi elipseak aukeraketatik ateratzeko, laukizuzena bakarrik utziz.

Esc sakatzean aukeratutako objektuak ezaukeratzen dira. Ktrl+Ak uneko geruzan dauden objektu guztiak aukeratzen ditu (geruzarik sortu ez baduzu, dokumentuko objektu guztiak aukeratzea bezala da).

Taldekatzen

Objektu ezberdinak talde batean sar daitezke. Talde bat objektu bakar bat bezala erantzuten du arrastatu edo eraldatzerakoan. Azpian, ezkerreko hiru objektuak independenteak dira; eskuineko hirurak taldekatuta daude. Saiatu taldea mugitzen.

An example image

Talde bat sortzeko, objektu bat edo gehiago aukeratu eta Ktrl+G sakatu. Talde bat edo gehiago banatzeko, berauek aukeratu eta Ktrl+U sakatu. Taldeen taldeak egin daitezke, beste edozein objektu bezala; taldekatze errekurtsibo honek behar beste aldiz burutu daiteke. Hala ere, Ktrl+Uk maila altueneko taldea bakarrik bananduko du; Ktrl+U maiz sakatu beharko duzu taldekatze sakonak banatzeko.

Hala ere, talde bateko objektu bat editatzeko ez duzu zertan taldea banandu behar. Nahikoa da objektu horri Ktrl+klik egitea bera bakarrik aukeratu eta editatu ahal izateko.Shift+Ktrl+klik bidez objektu anitz aukera daitezke (taldekatuta egon ala ez) dauden taldea kontutan hartu gabe. Saiatu taldeko forma bakanak mugitu edo itxuraldatzen (goi-eskuinaldean) taldea banandu gabe. Ondoren guztia ezaukeratu eta taldea aukeratu banandu ez dela egiaztatzeko.

Betetzea eta trazatzea

Inkscape-n funtzio asko dialogoen bidez eskuragarri daude. Ziur aski objektu bat koloreren batekin betetzeko modu errazena Ikusi menuko Kolore-laginak dialogoa ireki, objektu bat aukeratu eta kolore lagin batean klikatzea izango da (bere betetze kolorea aldatuz).

Objektua menuko Bete eta trazatu dialogoa ahaltsuagoa da(Shift+Ktrl+F). Aukeratu azpiko forma eta Bete eta trazatu dialogoa ireki.

An example image

Dialogoak hiru fitxa dituela ikusiko duzu: Bete, Trazuaren pintura eta Trazu estiloa. Aukeratutako objektuen barnealdea editatzeko Bete fitxa erabiltzen da. Fitxaren azpian dauden botoiekin betetze modua aukera dezakezu: betetzerik ez (Xa duen botoia), kolore laua eta gradiente lineal edo erradialak. Goiko forman kolore lauarekin betetzea markatuta egongo da.

Botoien azpian kolore hautatzaileen bilduma bat ikus dezakezu, bakoitza bere fitxan: GBU, CMHB, ÑSA, eta Gurpila. Erosoena Gurpila izan liteke, hirukia biratu dezakezu gurpilean ñabardura bat aukeratzeko, ondoren iluntasuna aukeratuz ñabardura horretarako hirukiaren barnean. Kolore hautatzaile guztiek graduatzaile bat dute objektuen alfa (opakutasuna) zehazteko.

Objektu bat aukeratzen duzun bakoitzean kolore hautatzailea eguneratzen da uneko betetze eta trazatzea erakutsiz (objektu anitz aukeratzerakoan, dialogoak bere batezbesteko kolorea erakutsiko du). Frogatu adibide hauekin edo propioak sortu:

An example image

Trazuaren pintura fitxa erabiliz, objektuaren trazua (ertza) ezabatu dezakezu, baita edozein kolore edo gardentasun esleitu ere:

An example image

Azkeneko fitxa, Trazu-estiloa, trazuaren lodiera eta beste parametro batzuk zehazteko balio du:

An example image

Azkenik, kolore lauen ordez, gradienteak erabil ditzakezu betetze edo trazuentzako:

An example image

Kolore lau batetik gradiente batera pasatzean, gradiente berriak aurreko kolore laua erabiltzen du, opakutasunetik gardentasunera pasaz. Gradiente tresnara pasa (Ktrl+F1) eta gradienteen heldulekuak arrastatu — gradienteen norabide eta luzera definitzen duten kontrolak, lerroen bidez lotuak. Gradienteen heldulekuren bat hautatzean (urdinez nabarmenduta), Bete eta trazatu dialogoak helduleku horren kolorea zehazten du objektu osoarena zehaztu ordez.

Objektu baten kolorea aldatzeko beste tresna erabilgarri bat Iraultzeko tresna da (F7). Tresna honekin klik egin marrazkiaren edozein tokitan, eta aukeratutako kolorea erabiliko da objektua betetzeko. (Shift+klik trazuaren kolorea aldatzeko).

Bikoizketa, lerrokatzea, banatzea

Askotan burutzen den eragiketa bat objektu baten bikoizketa (Ktrl+D) da. Kopia hautatuta eta originalaren gainean kokatzen da, sagu edo teklekin mugitu dezakezularik. Praktikatzeko, saiatu lerroa osatzen karratu beltzaren kopiekin:

An example image

Ziur aski, karratuaren kopiak hala-nola kokatuta egongo dira. Hemen Lerrokatze dialogoa (Ktrl+Shift+A) lagungarria da. Hautatu karratu guztiak (Shift+klik edo arrastatuz goma sortu), dialogoa ireki eta “Zentratu horizontalki” botoia sakatu, ondoren “Berdindu objektuen arteko tarte horizontalak” botoia (irakurri botoien argibideak). Objektuak orain ondo lerrokatuta daude eta modu homogeneoan banatuta. Hona hemen lerrokatze eta banatze adibide batzuk:

An example image

Z-ordena

z-ordena terminoak objektuak marrazkian pilatzeko ordena adierazten du, hau da, zeintzuk dauden goian azpikoak ezkutatuz. Objektuak menuko Eraman goraino (Hasi tekla) eta Eraman Beheraino ( Amaiera tekla) komandoek, aukeratutako objektuak uneko geruzaren z-ordenan lehenengoak edo azkenengoak jarriko dituzte. Beste bi komando, Goratu (OrrGor) eta Beheratu (OrrBeh), aukeraketa maila batean bakarrik igo edo jaitsiko dute, hau da, z-ordenan aukeratu gabeko objektu baten aurrean ala atzean jarriz. (aukeraketarekin teilakatzen diren objektuak kontutan hartzen dira bakarrik; teilakatzen denik ez badago Goratu eta Beheratu goraino edo beheraino mugituko dute).

Komando hauek proba itzazu azpiko objektuen z-ordena alderantzikatzeko, ezkerreko elipsea goian eta eskuinekoa behean gelditu arte.

An example image

Tabuladorea tekla aukeraketak egiteko lasterbide erabilgarria da. Hautapenik ez badago beheragoen dagoen objektua aukeratuko du. Bestela z-ordenan aukeratutako objektuen gainean dagoen objektua aukeratuko du. Shift+Tabuladoreak alderantzikoa egiten du, goien dagoen objektutik hasi eta beherantz joanez. Sortzen dituzun objektuak besteen gainean jartzen direnez, Shift+Tabuladorea sakatuz sortu duzun azken objektua behar bezala aukeratuko du. Froga itzazu Tabuladorea eta Shift+Tabuladorea teklak goiko elipseen pilan.

Azpikoa hautatu eta hautapena arrastatuz

Behar duzun objektua beste baten azpian baldin badago zer egin? Goiko objektuak gardentasuna badu baliteke azpikoa ikustea, baina bere gainean klikatzean goikoa hautatuko da, ez zuk nahi zenuena.

Honetarako Alt+klik dago. Lehenbiziko Alt+klikak goiko objektua aukeratzen du klik arruntak bezala. Hala ere, toki berean behin eta berriz Alt+klik eginez gero beherago dauden objektuak hautatzen joango dira. Honela, hainbat Alt+kliks jarraian eginez gero, klikatutako puntuan dauden objektu guztiak hautatzen joango dira, z-ordenan goitik behera. Azkeneko objektura heltzean, hurrengo Alt+klikak, naturalki, lehengo objektua hautatuko du, berriz ere.

[Linux erabiltzen bazaude, Alt+klick ezer egiten ez duela antzeman dezakezu. Inkscape-ko leiho osoa mugitzen dela gerta daiteke. Zure leiho kudeatzaileak Alt+Klik beste ekintza baterako erreserbatuta duelako da. Hau konpontzeko leiho kudeatzailea konfiguratu, bai lasterbidea aldatuz, bai Meta tekla ("Windows" tekla) Alt teklaren ordez adieraziz, Inkscape eta beste aplikazioak Alt tekla trabarik gabe erabil dezaten.]

Ongi, baina zer egin daiteke behin azpiko objekturen bat hautatuta dagoenean? Transformazioak egiteko teklak erabil ditzakezu, eta heldulekuak mugi ditzakezu. Hala ere, objektua arrastatzen saiatzerakoan, hautapena goiko objektura pasako da berriro ere (klik-eta-arrastatzea horrela diseinatuta dagoelako — lehenbizi kurtsorearen azpian dagoen (goiko) objektua hautatzen du, ondoren hautapena arrastatuz). Inkscape-ri esateko orain hautatuta dagoena arrastatzeko, beste ezer hautatu gabe, Alt+arrastatu erabili. Honek oraingo hautapena mugituko du sagua edozein tokitan egonda ere.

Frogatu Alt+klik eta Alt+arrastatu laukizuzen berde gardenaren azpiko bi forma marroiekin:

An example image

Ondorioak

Honek oinarrizko tutorialari amaiera ematen dio. Inkscape-n hau baino askoz gehiago dago, baina hemen azaldu diren teknikekin irudi sinple baina erabilgarriak sortzeko gai izango zara jadanik. Gauza zailagoentzako jarraitu hurrengo tutorialekin Laguntza > Tutorialak